Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburuko testuak musikatu ditu Ibon RG abeslari bizkaitarrak. Emanaldian Garazi Navas akordeoilaria izango du lagun. Eguerdiko 12:00etan izanen da emanaldia, Kondestable jauregian. Karrikirik antolatutako jarduera da.
Nafarroako Kutxa Fundazioak Juan Carlos Pikabea margolari nafarraren Landa eremukoa eta hurbilekoa erakusketa hartuko du Civicanen, Aterpeak zikloaren barne. Nafarroa osoko paisaiak dira eraskusketa honetako protagonistak. Egileak azaldu bezala, Foru Erkidegoan barrena murgiltzen den ibilbide piktorikoa da, "gure ingurune hurbileko aberastasuna eta aniztasuna erakusten duena".
Apirilaren 26tik 28ra ospatuko dira Sanduzelaiko jaiak. Bi gunetan antolatu dute egitaraua eta proposamenen artean izanen dira Biziraun erromeria, Luziano, Zinez, DJ Pezon edota Txutxin Ibañez.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |