Saltoka Jump tranpolin parkerako sarrera

Saltoka Jump tranpolin parkerako sarrera

🤸 Prest salto eta salto egiteko? Saltoka Jump tranpolin parkean abentura ederra bizitzeko sarrera zozketatuko dugu! Etxeko txikiek zein handiek energia askatu, jauzi egin eta primeran pasatzeko aukera ezin hobea. Salto batean, zozketan parte harte har ezazu!

Parte hartzeko epea: 2026/11/30 18:00 Parte hartu!

Kili-Kili haur jolas parkerako bi sarrera

Kili-Kili haur jolas parkerako bi sarrera

Etxeko txikiei irribarre galanta ateratzeko opari ezin hobea! Arrotxapeako Kili-Kili jolas parkean ordubetez ederki gozatzeko sarrera bikoitza. Asteartetik ostegunera bitartean erabiltzeko.

Parte hartzeko epea: 2026/11/30 16:00 Parte hartu!

Dejavú konpainiaren "Itzulera" antzezlanerako bi sarrera

Dejavú konpainiaren "Itzulera" antzezlanerako bi sarrera

Burlatako Kultur Etxean eskainiko dute urriaren 30ean, arratsaldeko 20:00etan, Donostia Antzerki Saria 2026 irabazi duen obra hau. Dejabu Konpainiaren proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da. Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideak euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024an Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren norabidea aldatu zuen.

Zuzeneko road movie baten egitura du obrak eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta proiektatuko ditu, ikusleentzako emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezin bihurtuz. Ipuin bat, non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den.

Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, Urko Redondo eta David Aguilar

Amaituta

La Colmenak eskainitako ezti potoa

La Colmenak eskainitako ezti potoa

Naturaren goxotasun osoa zure etxean! Iruñeko La Colmena denda berezituak (Hilarion Eslava karrika 3) eskainitako kalitate goreneko ezti poto bat zozketatuko du. Gosariei eta askariei ukitu gozo-gozoa emateko. 🍯 Ezti-eztia!

Amaituta

“Ricardo III eta ni” antzezlanerako bi sarrrera

“Ricardo III eta ni” antzezlanerako bi sarrrera

Horman Poster eta Dxusturi teatroa konpainien “Ricardo III eta ni” antzezlana ikusteko sarrera bikoitza. Asteazken honetan, Nafarroako Antzerki eskolan arratsaldeko 19:00etan.

Hiru pertsonaia oholtza gainean. Hirurak Shakespearen zale amorratuak. Hiru friki hauek, Rikardo III.ren gaineko aluzinazio eszeniko bat ekarriko dute gure aurrera. Nor da Rikardo III? Ba al du Rikardok moralaren kontzientziarik? Zertan datza politikak? Manipulazio mekanismo berberak erabiltzen ziren lehen zein orain? Noraino eraman gaitzake botere goseak?

Shakespearek idatzitako tragedia historikoa oinarri hartuta, hiru kideak galdera hauek erantzuten saiatuko dira. Horretarako, Shakespearen antzezlaneko ezenak, umorea eta eztabaidak erabiliko dituzte. Fikziotik terapiara eta handik dantzara ibiliko dira saltoka oholtza gainean. Anabasa horretan gaudela apurka apurka, Rikardo III.ren munduak irentsiko gaitu. Fikzio maila guztiak nahastuko zaizkigu eta ikuslegoaren pentsamenduan galdera bat pausatuko da: gutako bakoitza ote da Rikardo III?

Amaituta

Kili-Kili haur jolas parkerako bi sarrera

Kili-Kili haur jolas parkerako bi sarrera

Etxeko txikiei irribarre galanta ateratzeko opari ezin hobea! Arrotxapeako Kili-Kili jolas parkean ordubetez ederki gozatzeko sarrera bikoitza. Asteartetik ostegunera bitartean erabiltzeko.

Amaituta

BTN: Lekunberriko finalaurrekorako bi sarrera

BTN: Lekunberriko finalaurrekorako bi sarrera

Bertso Txapelketa nagusiko lehen finalaurrekorako sarrera bikoitza. Bertan izanen dira: Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Gorka Pagonabarraga, Saioa Alkaiza, Xabat Galletebeitia, Xabat Illarregi bertsolariak. Larunbat honetan, 17:00etatik aurrera, Lekunberriko Plazaola kirolgunean.

Irabazleak:

Yoli

Amaituta

Saltoka Jump tranpolin parkerako sarrera

Saltoka Jump tranpolin parkerako sarrera

🤸 Prest salto eta salto egiteko? Saltoka Jump tranpolin parkean abentura ederra bizitzeko sarrera zozketatuko dugu! Etxeko txikiek zein handiek energia askatu, jauzi egin eta primeran pasatzeko aukera ezin hobea. Salto batean, zozketan parte harte har ezazu!

Irabazleak:

Edorta Medrano

Amaituta

Kili-Kili jolas parkerako bi sarrera

Kili-Kili jolas parkerako bi sarrera

Etxeko txikiei irribarre galanta ateratzeko opari ezin hobea! Arrotxapeako Kili-Kili jolas parkean ordubetez ederki gozatzeko sarrera bikoitza. Asteartetik ostegunera bitartean erabiltzeko.

Irabazleak:

Garazi Berruet

Amaituta

“Las Reinas Kanpina” antzezlanerako bi sarrera

“Las Reinas Kanpina” antzezlanerako bi sarrera

Urriaren 21ean, 19:00etan Nafarroako Antzerki eskolan. Emakume talde bat, urtero, leku berera joaten da oporretan. Beren territoriora. Han eurek agintzen dute. Baina benetan askeak gara oporretan? Asetzen ditugu “opor perfektuen” gure ametsak? Komedia beltza, arina eta absurdoa. Hausnarketa bat da hierarkien errepikapenez, atsedena/lana binomioaz eta botere-abusuaz. Zuzendaritza: Eva Redondo. Aktoreak: Maider Lekunberri, Maitane Perez eta Olatz Beobide. 

Irabazleak:

Juan Javier Iturralde

Amaituta

Petritegi sagardo sorta

Petritegi sagardo sorta

Petritegiko hiru botilako sorta: Petritegi Euskal Sagardoa, %100 bertako sagarrez egindako sagardo naturala; La Petri, sagardo fresko eta gozoa; eta EKO sagar zukua, alkoholik eta azukre gehigarririk gabeko edari naturala. Bertako sagarraren zaporea eta Petritegiren sagardogintzaren tradizioa dastatzeko aukera.

Amaituta

EH Sukarraren kontzerturako bi sarrera

EH Sukarraren kontzerturako bi sarrera

EH Sukarra euskal rock talde mitikoak urriaren 16an Iruñean eskainiko duen kontzertuaz gozatzeko sarrera bikoitza. Indara Aretoan izanen da emanaldia. Ate irekierak 20:30etan. Ez galdu aukera!

Amaituta

Doinu Bat festibalerako bi sarrera

Doinu Bat festibalerako bi sarrera

Nafarroa Arenak kontzertu historikoa hartuko du 2026ko urriaren 17an. Cock Sparrer Britainia Handiko punk rock talde mitikoa Nafarroan arituko da, Europako eta Euskal Herriko punk eszenako talde onenekin batera: Brigade Loco, Kaleko Urdangak, Hell Beer Boys, No Limits, Chulería Joder, Arene 6, Streetwise eta Perlata. Gure mugez haraindiko artistarik ere izanen da, jakina: Bull Brigade (Italia), Malad (Herbehereak), Underdogz (Alemania), Lion's Law (Frantzia) y CRIM (Herrialde Katalanak).

Amaituta