Nafarroako Kultur Mezenasgoaren Lege berriak lankidetza publiko-pribaturako eredu berri bat ezartzen du, kultur proiektuak edo jarduerak gauzatzeko. Erakundeek eta artistek MECNA bereizgarria eskuratzeko aukera dute. Nafarroako Gobernuak ematen die bereizgarri hori gizarte-intereseko kultur eta arte ekimenei, besteak beste, Euskalerria Irratiari. Ekimen horiek babesten dituzten partikularrek eta enpresek, berriz, zerga-pizgarri garrantzitsuak dituzte.
Zure dohaintzako lehen 250 euroengatik %80ko kenkaria aplikatzen da PFEZn. Hau da, 250 euro ematen badituzu, Ogasunak 200 euro aurreztuko dituzu hurrengo errenta-aitorpenean. Hots, zure sakeletik soilik 50€ jarriko dituzu urtean.
Kenkaria hurrengo PFEZaren aitorpenean aplikatuko zaizu.
1. adibidea: ordaintzekoa den aitorpena
Errenta-aitorpenean 1.000 euro ordaindu behar badituzu zergatan, eta urte horretan MECNA proiektu bati egindako dohaintza bakarra Euskalerria Irratiari emandako 250 eurokoa bada, 800 euro ordaindu beharko dituzu.
2. adibidea: itzultzekoa den aitorpena
Aitorpena itzultzekoa bada eta 300 euro itzuli behar badizkizute, 250 euroko dohaintza egin baduzu, 500 euro jasoko dituzu. Hori betiere zergak ordaindu badituzu eta, beraz, kenkaria aplikatzeko aukera baduzu.
Kontuan hartu: diru-sarrerarik ez baduzu edo PFEZik ordaintzen ez baduzu, ez duzu kenkarietarako eskubiderik.
Ez duzu beste ezer egin behar. Euskalerria Irratiak dohaintzaren zenbatekoaren eta zure datuen berri emanen dio Foru Ogasunari, dagokion kenkaria zure errenta-aitorpenean aplika dezan. Nolanahi ere, dohaintzaren ziurtagiria behar baduzu, idatzi helbide honetara: mecenazgo@coraldecamaradenavarra.com.