Dejavú konpainiaren "Itzulera" antzezlanerako bi sarrera

Dejavú konpainiaren "Itzulera" antzezlanerako bi sarrera

Burlatako Kultur Etxean eskainiko dute urriaren 30ean, arratsaldeko 20:00etan, Donostia Antzerki Saria 2026 irabazi duen obra hau. Dejabu Konpainiaren proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da. Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideak euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024an Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren norabidea aldatu zuen.

Zuzeneko road movie baten egitura du obrak eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta proiektatuko ditu, ikusleentzako emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezin bihurtuz. Ipuin bat, non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den.

Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, Urko Redondo eta David Aguilar

Epea: 2026/10/30 12:00

Zozketa honetan parte hartzeko saioa hasi behar duzu.

Sartu