Memoria alorrean dabiltzan elkarteek "labankada" jaso dute atzo PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik aurkeztu zuen planarekin. Erorien Monumentua ez dute guztiz eraitsiko eta hori ez zai gustatu: "Erabakia hartzeko ez dute gurekin hitz egin. Labankada bat eman izan baligute bezala sentitzen gara", azaldu du Koldo Amatria Orreaga Fundazioko kideak. "Gutxietsiak sentitu gara", gaineratu du. Urrian Iruñeko Udalean hirigintza proiektu bat aurkeztu zutela ere izan du gogoan Amatriak: "Bertan jasotzen genuen administratiboki posible dela eraikina botatzea", esan du. Gaur batzartuko dira zenbait talde memorialista eta eztabaidatuko dute atzo ezagututako akordio politikoaz. Dena dela, mobilizazioak egiten segitzeko aukera ez dutela baztertzen aurreratu dute. Koldo Amatriari egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.