Aurkeztu dute 2022ko Korrikaren kanta

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 16a, 19:17

2022ko Korrikaren bidekliparen frame bat. Iturria: AEK - Korrika

 “Oinetakoak lotu, ta utzi oinei libre belarretan ortozik bilakatzen bide”, ekintzara dei egiten du 2022ko Korrikaren kantak. Heldu den urteko edizioa hogeita bigarrena izango da eta Iruñean aurkeztutako abestiak, euskararen aldeko lasterketaren lelo eta izenburu bera ditu “Hitzekin”.  

Iruñeko Golem zinemetan aurkeztu dute 2022ko Korrikaren kanta. 

Korrikaren antolakuntzaren partetik Asier Amondok aurkeztu du kanta eta harekin izan da Nerea Urbizu, kantaren zuzendari artistikoa. Amondok gogoratu du, Amurrio eta Donostia lotuko dituela euskararen aldeko lasterketak.

Ez da egoerarik onenean iristen Korrika, osasun eta gizarte ikuspegitik, baina erronka horri heltzeko ere gonbitea luzatzen du kantak.

Kantan ahotsa jarri dute Ana Garcia, Anari eta Nerea Urbizuk. Lekunberriko musikagileak zehaztu du Korrikaz harago ekintzara deitu nahi duen kanta dela.

Bideoklipa Tripulante Produce ekoiztetxeak grabatu du eta honako herrietan: Aizarotz, Baiona, Basauri, Baztan, Donostia, Iruñea, Lekunberri eta Ondarrun.

Emozioa, sentimendua, duen kanta dela aitortu du sortzaileak eta haren bidez luzatu nahi die Korrikarekin bat egiteko gonbitea herritarrei.

Korrika beraz, heldu den udaberrian izanen dugu, Amurriotik Donostiara eta dagoeneko badu bere kanta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!