Volkswagenek bost egun gehiagotan itxiko du Landabengo lantokia

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 10a, 13:20

Urriaren 26an, azaroaren 2an, 9an eta 16an eta abenduaren 7an lanik ez da egonen Landabengo Volkswagenen. Motor nahikorik ez da berriz ere autoak egin ahal izateko eta zuzendaritzak horixe jarri die mahai gainean langileen ordezkariei. 

Motor nahikorik gabe daude Nafarroako Volkswagen enpresako Landabengo lantokian, Irailean gertatu bezala oraingoan ere multinazionalaren zuzendaritak lantokia itxi egin nahi du. Bost egunez itxi nahiko lituzke ateak aurre egin nahian motor falta horri. Bi proposamen jarri ditu mahai gainean zuzendaritzak: urriaren 26tik aurrera bost egun jarraian istea edota egun solteetan istea: urriaren 26an, azaroaren 2an, 9an eta 16an eta abenduaren 7an. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!