FIES erregimenean izan dute Oihan Arnanz gaztea. Segimendu Bereziko unitatea da hori eta muga asko ezartzen dizkiete egoera horretan dituzten presoei. Atzo iragarri zuten Altsasuko Gurasoek erregimen horretatik atera dutela Arananz. Nahiz eta etxean nahi dituzten zazpi gazteak, albiste "ona" dela nabarmendu dute. "Gutxienekoa litzateke etxetik gertu dauden espetxeetara hurbiltzea", nabarmendu dute Twiter kontuak Altsasuko Gurasoek.
Jendearen elkartasuna
Altsasuko Auzia hasi zenetik nabarmendu dute Altsasuko Gurasoek eurek alde positibo bat izan badu proportzionaltasun falta honetan, bidegabekeria honetan ... jendearen babesa eta elkartasuna izan dituztela bidelagun. Hala, indarrarekin segitzeko, beste deialdi bat egin dute: ekainaren 16an Iruñeko Golem zinematokietatik irtengo den manifestazioan parte hartzeko. 17:00etan irtengo da eta justizia eskatuko dute.