Ekainaren 16an Altsasuko auzia salatzeko, Iruñeko kaleak betetzeko deia egin dute Altsasuko Gurasoek, baina, horren aurretik, Gure Esku Dagok Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan antolatu duen giza katean izanen dira, 193. Kilometroan, Agurain eta Gasteiz artean, “Espainiako estatuaren errepresioa" salatu eta "elkarbizitzaren, askatasunaren, bakearen, justiziaren eta giza eskubideen defentsan" aritzek. Era berean, "euskal herritarrek etorkizun politikoa libre eta demokratikoki" erabaki nahi dutela aldarrikattuko dute, Aitor Urrutia Gure Esku Dagoko kideak esan duenez.
Altsasukoak "interes politikoen mende" jarri dituztela eta haien "etorkizuna jokoan" dagoela kritikatzearekin batera, "demokrazioaren eta askatasunaren aldeko herritar sarea osatzea eta aktibatzea sekula baino garrantzisuagoa" delakoan daude Altsasuko Gurasoak eta Gure Esku Dago ekimenak.
Altsasuarrei, sakandarrei, nafarrei eta gainontzeko euskal herritar guztiei dei egin diete Altsasuko gazteen aldeko aldarria giza katera eraman dezaten. "Herri hau etsipenean eduki nahi dute, baina ez dutelortuko. Herritarrok irudikatzen eta eraikitzen ari garen etorkizuna gure esku dago", azpimarratu du Bel Pozueta Altsasuko Adur Ramirez de Aldaren amak.