Altsasuko gazteei 2 eta 13 urte arteko zigorrak ezarri dizkie Auzitegi Nazionalak

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 1a, 13:28

Ez du "terrorismo" deliturik ikusi, baina "mehatxuak, desordenak, lesioak eta aginteari eraso egitea" leporatu diete. "Polizia muntaia" dela salatu dute behin eta berriz auzipetutakoek. Absoluzioa eskatu zuen defentsak.

Altsasuko gazteei 2 eta 13 urte arteko zigorrak ezarri dizkie Espainiako Auzitegi Nazionalak, "mehatxuak, desordenak, lesioak eta aginteari eraso egitea" egotzita, ostatu batean izandako liskar batengatik. "Terrorismo" deliturik ez du ikusi, ordea.

Auzipetutakoek terrorismoarekin loturarik ez dutela esan du auzitegiko gelak eta ez direla inongo erakunderen partaide. 

Dena dela, epaileek adierazi dute "arrazoi ideologikoengatik" gertatu zela liskarra eta larrigarritzat hartu ditu "gorrotoa" eta "gehiagotasun abusua". Zigor kodeak zehaztutako zigor handienak ezarri dizkie.

Zigorrak, banan banan

Oihan Arnanzi eta Iñaki Abadi 13 urteko kartzela zigorra ezarri diete; Jokin unamunori eta Adur Ramirez de Aldari, 12 urtekoa; Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizolari, 9 urtekoa; eta Ainara Urkijori, 2 urtekoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!