Guardia Zibilaren bertsioa ezeztatu eta liskarrean parte hartu zutenik ukatu dute Altsasuko zortziek

Euskalerria Irratia 2018ko api. 17a, 08:39

Ospa mugimenduko kide ez direla ziurtatu dute auzipetuek, izan ere, terrorismoa leporatzeko, argudietako bat Guardia Zibila eta Espainiako Polizia botatzeko mugimenduetan aritzea da.

Beren burua defendatzeko aukera atzo izan zuten lehen aldiz Altsasuko gazteeek. Liskarretan parte hartu ez zutela esan, eta bertsio ofiziala ukatu dute. Batzuk ez zeuden Koxka tabernan ere. Ospa mugimenduko kide direnik ere ukatu dute. Hori da auzitegiak terrorismoarekin lotu nahian darabilen argudioa. 

Nahastutako datuak

Jokin Unamuno izan zen hitz egiten lehena. Parrandan zegoela argudiatu zuen, eta Koxkan egon zela lagun batzuekin. Onartu egin zuen Guardia Zibilari kargu hartu ziela, "herriko gazteak multaz josten" aritzeagatik, ez zuen, ordea, liskarretan parte hartu, "ez kanpoan ez barruan". 

Adur Ramirez de Aldak adierazi zuen 03:30ean etxean zegola. Liskarra beranduago izan zen. Akusazioak garrantzi handia eman dio Unamonori egindako dei batzuk zeudelako haren sakelakoan, hark, baina, lagun baten berri galdetzeko deitu ziola argudiatu du, eta askotan deitu bazion ere, behin baino ez ziola hartu. Hark, gainera, ez zeraman akusazioak dion arropa, beraz, "gezurretan aritzea" edo "nahastuta egotea" leporatu die. 

Ez zeuden ordu berean Koxkan

Bestalde, Jon Ander Coberk, Ainara Urkijok eta Iñaki Abadek Koxkan egon zirenik ukatu dute. Oihan Arnanz eta Aritz Urrizola egon bai, baina 03:30ak aldera alde egin zuten. Julen Goikoetxeak, aldiz, 06:00ak arte egon zela adierazi du, "dantzan eta lagunekin hizketan".

Hedabideen bitartez

Hedabideen bitartez jakin izan zuten auzipetuetako asko auzipetuta zeudela, eta segituan jo zuten epaitegietara. 

Horrez gainera, identifikazio errondetan izandako erregulartasunak izan dituzte gogoan Arnanzek, Goikoetxeak eta Cobek, latinoamerikarrak ziren pertsona beltzekin batera sartu zituztelako, eta, beraz, oso erraza zelako haiek izatea aukeratuak.

Erlazionatuak

Hasi da Altsasuko gazteen aurkako epaiketa

Euskalerria Irratia 2018 api 16 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!