Hirugarren eguna da gaur bost gizon epaitzen ari diren epaiketan. Taldean bortxaketa egin izana leporatzen diete. Emakumeak berak jarri zuen salaketa eta 22 urteko espetxe zigorra eskatzen du bakoitzarentzat fiskalak. Bortxatutako emakumeak lau orduz deklaratu zuen atzo. Baita, eraso matxista pairatu ondoren banku batean negarrez aurkitu zuten bi lekukoek ere. Gaur lau udaltzainen eta hiru foruzainen txanda izanen da. Lehenengoek salaketa jaso bezain azkar identifikatu zituzten entzierroaren ibilbidean bost gizonak. Bigarrenek, alegia foruzainek, minutu gutxian atxilotu zituzten.