Sanferminetako bortxaketa Nafarroako Legeari jarraiki epai dezatela eskatu dute Andreak eta Lunes Lilasek

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 13a, 13:46

Argazkia: Lunes Lilas-ek eta Andreak gaur goizean Gazteluko plazan egindako elkarretaratzea.

Espainiako Genero Indarkeriaren 2004ko legearen arabera epaituko dituzte sanferminetako talde bortxaketa dela-eta auzipetutako gizonak; ondorioz, ez da epaiketa azkarrik eta emakumeak ezin izan du Iruñera bertaratu gabe deklaratu.

Sanferminetako bortxaketa Emakumeen Indarkeriaren kontrako Nafarroako Legeari, 14/2015 legeari, jarraiki epai dezatela eskatu dute Andreak eta Lunes Lilasek, eta ez 2004ko Espainiako Genero Legeari legeari segika, izan ere, estatu mailako legeak ez du indarkeria sexuala indarkeria matxistatzat hartzen; horregatik, emakumeak ez du epaiketa azkarrik izan eta ezin izan du Iruñera bertaratu gabe deklaratu.

Epaiketa "garbia eta bidezkoa" galdegin dute bi eragile feministek, auzi judizilean "genero formakuntza duten adituak" egotea eta erasoa pairatu zuen emakumeak "arreta psikologikoa eta juridikoa" izan ditzan.

Gizartean "bortxaketaren kultura" presente dagoela salatu dute, eta "hetoropatriarkatuaren beste aurpegietako bat" dela. Gainera, "erruntasuna" erasotzailearengan eror dadila eskatu dute, "ez biktimarengan".

Hedabideen ardura

Komunikabideei eskatu diete, "amarillismotik eta morbotik" ihes egin eta "genero ikuspegia" txertatzeko; "lan informatiboa gauzatzeaz ez ezik, lan formatiboa ere garatzea".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!