Behin eta berriz bortxatu zutela berretsi du epaiketan emakumeak. Bost gizonezkok fisikoki duten nagusitasunak ez zion uzten emakumeari inolako erresistentzia edo aurre egiteko aukera. Hala esan dute defentsako abokatuek. Galdera guztiei erantzun behar izan die bortxatua izan zela salatu duen emakumeak salatzaile eta lekuko den heinean. Lau orduz aritu da deklarazioa ematen epailearen aurrean.
Akusatutako bost gizonek berriz ere berretsi zuten "onartutako" sexu-harremanak izan zirela eta ez zutela bortxaketarik egin. Guardia Zibila denak onartu duena da mugikorra lapurtu ziola, ez besterik. Hiru gizonezk horien defentsa abokatuak proba gisara aurkeztu du bortxaketa izan ondoren emakumeari jarritako detektibeak egindako txostena. Sare sozialetan eta egunerokoan "normaltasunez" bizi zela jasotzen du testu horrek, besteak beste. Sexu erasoaren egunean gizonek grabatutako bideoak ez dituzte epaitegian ikusi eta hortaz, emakumeak ez du gertatutakoa begiz berriro ikusi behar izan.
Bortxaketa salatu zuen emakumearen ondoren, uztailaren 7 hartako goizaldean sexu erasoaren ondoren kalean, banku batean negarrez aurkitu zuen bikoteak deklaratu du. Egun hartan euren jarri zuten telefonoz lehenbizi salaketa foruzaingoan.