30 zauritu eragin zituen 80 urteko gizon batek, bonbona bat lehertuta, Garesko festetan. Horietatik hamahiru ospitaleratu zituzten eta, orain, bik baino ez dute jarraitzen: horietako bat, 25 urteko Espartzako mutila: garun heriotza egoeran dago; bestea, 21 urteko mutila eta Getzeko herritarra: bi orno mugitzeko ebakuntza egin diote.
Ospitaleko iturriek esan dutenez, garun heriotza daukan gazteak ez du hobera egin, ospitaleratua egon den egunetan; gainera, ebakuntza egin behar izan zioten giltzurrunerako eta barea kendu behar izan zioten.
Laguntzeko zerbitzuak, prest
948 34 00 07 telefonoa jarri dute lagundu nahi duten herritar horien eskura. Oihan Mendo alkateak jakinarazi du jada hamar etxebizitza dauzkatela leherketaren ondorioz zauritutakoak laguntzeko.