Deia zabaldu zuen Garesko udalak, pisuak hutsik dauzkaten herritarrak utz ditzaten, igandeko leherketan kaltetuak izan zirenei laguntzeko; eta herritarrek erantzun egin dute: bi pisu utzi dituzte. Hala, sei dira guztira etxebizitzak, beste lauak udalarenak (2) eta Nasuvinsarenak (2) dira.
Lau familia daude ostatu bila eta bi norbanako igandearen ostean. Alkateak esan du "aste honetan edo hurrengoan" eskainiko dietela etxea.
948 34 00 07 telefonoa jarri dute lagundu nahi duten herritar horien eskura. Oihan Mendo alkateak jakinarazi du etxebizitza gehiago uzteko preste ere azaldu direla garestarrak, haatik denak ez dira egokiak familiak bizitzeko.