Senda agiria eman diete Garesko leherketan zauritutako hiruri

Euskalerria Irratia 2017ko abu. 1a, 10:06

Argazkia: Garesko sutearen irudia. / eitb.eus

Hiru lagunek ospitalean jarraitzen dute; horietako bat, 25 urteko gazte bat, larri dago. 30 zauritu eragin zituen 80 urteko gizon batek, bonbona bat lehertuta. 

Hobera egin dute Garesko leherketaren ondorioz ospitaleratutako hiruk eta senda agiria eman diete. Orain, hiru lagunek segitzen dute ospitalean, horietako bat oso larri dago: 25 urteko gazte bat da. Artatze intentsiboko gunean dago. 21 urteko beste gazte bat ere larri dago. 30 zauritu baino gehiago izan ziren eta, guztira, hamahiru ospitaleratu. 

Garesko festetan izan zen leherketa, 01:30ean. Dirudienez, lehen hipotesien arabera, bonbona bat ireki eta su eman zion 80 urteko gizon batek, nahita. 

Kalte handiak eragin zituen eraikinean, eta udala bizilagunak hartzeko pisuak eskaini ditu, bai eta kalteen berri emateko zerbitzua ere. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!