Iruñerriko Mintzapraktika taldeak
ZER DA MINTZAKIDE?
Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.
Zertarako?
Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko….
Nola?
Astean behin: ordubetez, talde txikietan. Paseoan, kafetegian, parkean… Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, beste mintza-taldeekin koordinatuta.
Parte hartzeko baldintza?
Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.
Eta Gurasolaguna?
Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen mintzakidearen aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago.
Lekua
Agoitz: Udaleko Euskara Zerbitzua, Antsoain: Antsoaingo Euskara Zerbitzua, Aranguren: Udaleko Euskara Zerbitzua, Atarrabia: Karrikaluze elkartea, Berriobeiti: Udaleko Euskara Zerbitzua, Berriozar: Udaleko Euskara Zerbitzua, Burlata: Zaldualde Euskaltegia, Eguesibar: Sarrigurengo Udala, Iruñea: Karrikiri elkartea, Arturo Campion, Iruñezar eta Irrintzi euskaltegiak eta Iruñeko Hizkuntza eskola ofiziala. Noain-Elortzibar: Noaingo Euskara Zerbitzua, Orkoien-Oltza zendea-Etxauri: Udaleko Euskara Zerbitzua, Uharte: Zubiarte euskaltegia, Xulapain: Markalaingo Udala, Zizur Nagusia: Udaleko Euskara Zerbitzua
2014 urtarrilean Donostiako Mintzalagunak Iruñera hurbildu ziren eta elkarrekin egun ederra pasa genuen. Oraingoan Lizarbeibar eta Iruñeko Mintzakideak, Baztan, Bortziriak eta Malerreka…
Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jateegunean, ospatuko dugu.Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, lagun giroa, abe…
Euskarak mendez mende Iruñean izan duen garrantzia erakusteko ibilbidea, euskarari lotutako bazterrak, etxeak, karrikak, gizon-emakumeak, argitalpenak eta istorio ttipiak; ez alferrik gure hir…
Euskal Herriko mintzalagunen jaia Hondarribin izango da aurten,ekainaren 2.
Hondarribiko Mintzalagunak eta bertako Blagan elkarteak hartu dute eguna antolatzeko lekukoa.
Egun osoko festara joateko …
informazioa eta izen-emateak https://labur.eus/MTJCe Goizeko 09:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan, 09:15etan bertatik abiatzen garelarik, gehienetan bazkaltze…
Goizeko 09:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan, 09:15etan bertatik abiatzen garelarik, gehienetan bazkaltzeko ordurako bueltan egoteko. Eguraldi eragozpenik iza…
informazioa eta izen-emateak
https://labur.eus/MTJCe
Goizeko 09:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan, 09:15etan bertatik abiatzen garelarik, gehienetan bazkal…
Iruñerriko Mintzakide, Hondarribiko Mintzalagunak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak Nafarroaren egunera joango gara. Egun osoko ateraldia izanen dugu eta joan etorri egiteko autobus z…