2014 urtarrilean Donostiako Mintzalagunak Iruñera hurbildu ziren eta elkarrekin egun ederra pasa genuen. Oraingoan Lizarbeibar eta Iruñeko Mintzakideak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak eta Hondarribia eta Irungo Mintzalagunak Donostiara hurbilduko gara. Egun ederra prestatu digute Bagerako Mintzalagunek: 12:00etan Euskararen ibilbide gidatua, 14:30etan bazkaria Kresala elkartean eta bazkal ostean giroa ez da faltako!
AUTOBUSA: Lizarraldea, Izarbeibar eta Iruñeko Mintzakideentzat eta Baztan Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunentzat autobus zerbitzua prestatu dugu. Hondarribiko eta Irungo lagunak, haien kabuz hurbilduko dira Donostiara. Galdetu zure herriko dinamizatzaileari.
Autobusaren ibilbidea:
9:15- LIZARRAKO BUS GELTOKIA.
10:00-IRUÑEKO ARGA KALEKO ERROTONDAN (Korralillos)
10:40 - ORONOZ-MUGAIRE
Eguerdiko 11:45ean jarri dugu hitzordua Bulebarreko kioskoan!
BAZKARIA: Baratxuri zopa+ Legatza+ postrea+ kafea
Bisita gidatua soilik egiteko aukera ere egongo da.
28€ AUTOBUSA+BISITA GIDATUA+ BAZKARIA
20€ BISITA GIDATUA + BAZKARIA
4€ BISITA GIDATUA