Iruñerriko Mintzakide, Hondarribiko Mintzalagunak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak Nafarroaren egunera joango gara. Egun osoko ateraldia izanen dugu eta joan etorri egiteko autobus zerbitzua ere egongo da.
Oroitu saio hauek irekiak direla eta gure baldintza bakarra euskaraz bizitzea dela!! Beraz, animatu zuen inguruko jendea!!
11:00ak aldera Izpegiko lepora iritsiko gara, bertan hamaiketako jan eta nahi duenak Baigorrira oinez jaistekoaukera izanen du. Ondoren Baigorrin, egun pasa ederra egingo dugu (poteatu, bazkaldu, kantatu, kontzertuak ikusi…). Azkenik, alai-alai, 20:00tan buelta egingo dugu.
AUTOBUSAREN IBILBIDEA
IRUÑEA ⊕ 09:00 Korralilloseko errotonda
DONEZTEBE ⊕ 09:45 Bus geltokia
ELIZONDO ⊕ 10:05 Foru enparantza
IZPEGI GAINA ⊕ 10:30 Hamaiketakoa elkarrekin**
*Topaketa : IruñerrikoMintzakide, Hondarribiko Mintzalagunak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunakelkarrekin gosaltzeko *Nahi duenak Baigorrira oinez jaisteko aukera izanen du.
⊕ 11:30 BAIGORRI
20:00etan Baigorritik buelta. Izena emateko, apirilaren 25a baino lehen, inprimaki honen bidez: https://goo.gl/Cq64Vo
edo ondoko helbidera idatzi behar duzue:mintzakide@topagunea.org edo Mintzakide telefonoetara deitu: 948330868
Animo, egun ederra pasako dugu eta!
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.