Euskarak mendez mende Iruñean izan duen garrantzia erakusteko ibilbidea, euskarari lotutako bazterrak, etxeak, karrikak, gizon-emakumeak, argitalpenak eta istorio ttipiak; ez alferrik gure hiria euskaldunon Hiri Buruzagia baita.
Bestelako ikuspegitik bestelako Iruñea deskubritzea. Bertsio ofizialetik urrun, Iruñea euskal hiri gisa aurkeztea, hamaika txoko eta istorio ezezagun agerian utziz.
Kasu! Toki mugatuak!! Izena eman abenduaren 21a baino lehen!! Gehienezko taldea 20 pertsonakoa izan behar da eta talde hau osatzen bada, izen-ematea itxiko dugu eta baliteke aurrerago beste saio bat antolatzea.
3€ izena eman hurrengo estekaren bitartez: https://goo.gl/forms/wWIGmJydS3JrOqbu1
Ez ahaztu 19:30etan beste hitzordu bat dugula SANTO TOMAS ospatzeko Zaldiko Maldiko elkartean. Izena eman hurrengo estekaren bitartez!
https://goo.gl/forms/I9bnybFGd6UO96VL2
Santo Tomas egunean, egizu topa gurekin!