Mintzapotean elkartuko gara!

Mintzapotea eginez. Halaxe abiatuko dugu 2018-2019ko Mintzakide kanpaina: konpainia onean eta giro ezin hobean euskaraz mintzatzen!

Urriko lehen asteko pintxopotea aprobetxatuz, Mintzakideok kalera jauzi egin eta ikasturte berriko lehen hitzordua egingo dugu.

Aurten mintza taldeetan hasi nahi dutenentzat ere aukera aproposa da, etxetik jauzi egin eta Mintzapotean herriko mintzalagunekin, gurekin, elkartzeko.

Iruñerrian, urriak 4, 19:00etatik aurrera Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean dugu hitzordua.  Animatu eta egin jauzi! 
 Ziur zure herrian edo eskualdean badela Mintzapotea. Animatu eta egin jauzi! 

 Arrasate: urriak 4, 19:00, Arbolapeta.

Tolosaldea: urriak 4, 19:00, Galtzaundi taberna (San Bartolome enparantza, 3. Ibarra)

Hondarribia: urriak 4, 20:00, San Pedro kalea.

Mendialdea: urriak 5, Kanpenzuko plaza.

Donostia: urriak 3, 19:00, Rekalde taberna.

Gorbeialdea:

  • irailak 28, 18:00, Murgia
  • urriak 5, 18:00, Izarra.

Getxo: urriak 4, 19:00, Romoko Gure Etxea taberna.

Gasteiz: urriak 4, 19:30, Bodegon tabernatik hasita kalejira.

Lizarra: urriak 4,

Arabako Errioxa: urriak 5, Oion.

Baztan-Malerreka: urriak 5, 19:00, Elizondo.

Soraluze: urriak 4, 19:00, Plaza berria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!