Iñaki Zabala: "274 milioi pertsonek pairatzen dute krisi humanitarioaren eragina 63 herrialdetan"

Euskalerria Irratia 2022ko ira. 26a, 18:26

Nazio Batuen Giza Laguntzarako Agentziaren azken txostenaren arabera eskatutako diru guztiaren (46 mila milioi dolar inguru) % 23 baino ez da estali. Hori gertatzen den bitartean, gastu militarretarako munduko partidak bi bilioi baino gehiago izan ziren 2021ean.
Gobernuz Kanpoko Erakundeen koordinadoraren izenean Iñaki Zabalak eman digu hainbat gairen inguruko informazioa Irrintzi Plaza saioan.   

 

 1.- Lankideen Estatutua, funtsezko pieza lankidetza berrirako
 

Garapenerako GKEek egiten duten lanaren jazarpena areagotzen ari da mundu osoan. Nikaragua, Israel, edo Filipinak bezalako herrialdeek gizarte zibileko erakundeak mugatu, jazarri eta are kanporatzen dituzten legeak onartu dituzte. Ondorioz, milaka pertsona, oinarrizko bizi-baldintzak bermatzeko jasotzen zuten laguntzarik gabe geratu dira.

Lankidetza-sistemaren erreforma betean eta mundu-testuinguru oso konplexuan, funtsezkoa da lan-eskubideak eta laguntza humanitarioan lan egiten dutenen babesa erabat bermatuko dituen Estatutu bat ziurtatzea.

2023rako aurrekontu orokorren atarian, Espainiako gobernuak legegintzaldiaren amaierarako % 0,5 bermatzeko konpromisoa bete behar du. Adi egongo gara ea hori betetzen den ala ez.

2.- Laguntza humanitarioa ahuldu egiten da gehien behar denean

274 milioi pertsonak pairatzen dute krisi humanitarioaren eragina 63 herrialdetan, Nazio Batuen Giza Laguntzarako Agentziaren azken txostenaren arabera. Zifra horrek ez du Ukrainako biztanleria barne hartzen, eta, beraz, askoz ere handiagoa da.
Laguntza humanitariora bideratutako funtsak ez dira nahikoak, argi eta garbi: Nazio Batuen arabera, eskatutako diru guztiaren (46 mila milioi dolar inguru) % 23 baino ez da estali. Hori gertatzen den bitartean, gastu militarretarako munduko partidak bi bilioi baino gehiago izan ziren 2021ean.
Espainiak bere aurrekontu militarra PIBaren % 2ra arte handituko du 2030erako (hau da, 25.000 eta 30.000 milioi euro artean); laguntza humanitariora 27 milioi baino ez dira bideratuko.

Ahoa zabaltzen zaie laguntza humanitario hitz egiterakoan baina gero badakigu nolakoa den bere joera eta non duten lehentasuna dirua gastatzeko. Lotsagarria

 

3.- Aita Mari (Itsas Salbamendu Humanitarioaren Elkarteak) irabazi du 2022ko Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Saria

SMHk (Aita Mari) irabazi du 2022ko Elkartasunaren Nafarroako XIX. Nazioarteko Saria, Eskubide Sozialen Departamentuak Laboral Kutxarekin lankidetzan ematen duena, eta 25.000 euroko saria eman dio erakundeari. Aita Mari Elkartearen hautagaitza, Armonia Txantreana Peñak aurkeztu zuen.Bestalde, Giza Eskubideen sailburu Mª Carmen Maeztuk laburbildu ditu Epaimahaiak saria eman dion Itsas Salbamendu Humanitarioaren Elkartearen balioak. Zehazki, "Bizitzak salbatzeko eta bakea eta justizia sustatzeko egindako ekarpena" goraipatu du, "Garapen Iraunkorraren Helburuetako bi baitira, migratzaileei laguntzera bideratutako lan humanitario ausart baten bidez".

 

4.- Nafarroako Enpresen Korporazio Publikoa (CPENek) eta Nafarroako GGKEen Koordinakundeak, sozietate publiko horietako lankideek, hainbat herrialdetan garatzen diren lankidetza-proiektuetan, aholkulari teknikoa bezala lan egiteko akordioa sinatu dute.

Hau da CPENeko langileak, nahi izanez gero, eta modu boluntarioan, aholkulari tekniko gisa parte hartuko dute hainbat proiektu solidariotan.

 

5.- Iruñeko Udalak eta Nafarroako GGKEen Koordinakundeak hitzarmena sinatu dute garapenerako lankidetzaren arloko informazio- eta hedapen-jarduerak finantzatzeko

36.000 euroko zuzkidura du, eta 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra egindako ekintzak diruz laguntzen ditu.

6.- Nafarroako Gizarte Eskubideak programak "Ikusi, parte hartu eta konta iezaguzu" programa berreskuratu du, gazteak garapenerako lankidetzan sentsibilizatzeko

Aurreikuspenen arabera, 80.000 euro bideratuko dira 20 eta 30 urte bitarteko gazteek Nafarroako GGKEek abian jarritako proiektuetan parte har dezaten, elkartasunaren eta garapenerako lankidetzaren gizarte-balioaz gazteekin sentsibilizatzen laguntzeko.
Deialdiak bi modalitate ezartzen ditu. Lehenik eta behin, garapenerako lankidetza-programetan parte hartzea, 3 eta 12 hilabete bitarteko egonaldiak eginez herrialdeetan. Bigarren modalitatearen helburua da gazteak prestatzea, praktikan, lankidetza-proiektu baten zikloa gauzatzen eta kudeatzen. Kasu honetan, tokian bertan 20 egun eta 2 hilabete arteko egonaldia egitea aurreikusten da.

7.- Nafarroa, Euskadi eta Errioxa, Garapen Iraunkorreko Helburuen aurrean hobekien kokatuta daudenak

Foru Erkidegoa lehenengo postuan dago Pertsonak dimentsioan (pobreziaren eta gosearen aurkako borroka, bizitza osasuntsuaren, hezkuntza inklusiboaren eta genero-berdintasunaren aldeko borroka) eta bigarrena Prosperitatean (hazkundea, enplegua, azpiegiturak, desberdintasunaren murrizketa, hiri seguru eta inklusiboak eta kontsumo eta ekoizpen jasangarriak). Nafarroa, Euskadi eta Errioxa dira Garapen Jasangarriko Helburu guztien lorpen erlatibo handiena lortu duten erkidegoak, Espainiako Ekonomialarien Kontseilu Nagusiak ostegun honetan aurkeztutako Eskualdeko Iraunkortasunaren Txostenaren arabera.

 

8.- Oxfam Intermon txostena: sufrimendutik onura ateratzea

Milaka milioidunen aberastasunak gora egin du COVID-19aren pandemian, neurri handi batean farmazia-, energia-, teknologia- eta elikadura-sektoreetako enpresa handien aparteko onuren ondorioz. Bien bitartean, mundu osoko milioika pertsonak krisi bati aurre egin behar diote, pandemiaren ondorio iraunkorrek eta elikagaiak eta energia bezalako oinarrizko produktuen prezioaren igoera azkarrak bizitzaren kostua igotzeagatik. Desberdintasuna, COVID-19aren pandemiaren aurretik ere muturrekoa zena, aurrekaririk gabeko mailara iritsi da

10 gizon aberatsenek aberastasun handiagoa dute gizateriaren % 40 pobreenak baino.

20 milionario aberatsenek duten aberastasunak Saharaz hegoaldeko Afrikako PIBa gainditzen du.

 

AGENDA

*MUGARIK GABEKO LANGILE ETA TEKNIKARIEN ELKARTEAK «ELKARTASUNERAKO HERRAMIENTAK» kanpaina ATERA DU

 

Epea 01/09/2022 – 23/04/2023

Helburua: Bigarren eskuko hoztutako gabarra itxi bat lortzea, eta makinaz, erremintaz eta mantentze-materialez betetzea, 2023ko Karabana Humanitarioko kanpamentu sahararretara bidaltzeko.

Gabarraren barruan sartu nahi duten materiala:
4 × 4 bigarren eskuko ibilgailua
Orga jasotzailea
Traspaletak
Aire-konpresoreak
Sorgailu elektrikoak
Lantegiko makineria eta erremintak
Burdindegiko materiala
Ekipo informatikoak
Material elektrikoa
Bulegoko altzariak eta materiala
Sukaldeko hornidurak


Datak: 2022ko irailaren 1etik 2023ko apirilaren 30era

Dohaintzetarako kontaktua: attsfnavarra@gmail.com, 948 275 485

*Erakusketa: «Begirada bat Senegalera»

Noiz: 2022/09/19 – 2022/10/09 egun osoa
Non: Burlatako kultur etxean

12 Panelek (Roll Up) osatutako erakusketak Burlatako biztanleen begirada Senegalera hurbildu nahi du, Senegalgo errealitate aberatsaren hainbat alderdiri buruz hausnartzera gonbidatuz: kultura, historia, ingurumena, bizimoduak, ekonomia, baliabideak, emakumea, migrazio-mugimenduak. Nafarroako komunitate senegaldarreko kideek eta Medicus Mundiko teknikariek egin dute.

 

  • CANVAren tailerrak Nafarroako GGKEen Koordinakundeak antolatuta

    Noiz: 2022/09/22 – 2022/10/07 egun osoan
    Non: Iturrondo zentroa
    Atarrabiako AV
    1, 31600 Burlata
    Nafarroa

    Canva diseinu grafikoko online tresna bat da, doakoa. Sare sozialetarako argitalpenak, aurkezpenak, posterrak eta bideoak sortzeko erabiltzen da

    Goizeko tailerrak (12-14: 30):


    Irailak 26 – Aurkezpenak
    Urriak 7 – Sareen irudiak

    Arratsaldeko tailerrak (16-18: 30)

    Irailak 27 – Diseinatzaile ez direnentzako diseinua
    Urriak 4 – Posterra
    Izen emateak hemen

    Lekua: Iturrondo zentroa (Atarrabia Hiribidea 1, 31600 Burlata, Nafarroa).

    Irakaslea: Ana Cortaire

    Baldintzak:

    Koordinakundeko GGKEek lehentasuna izango dute
    Ez dago pertsonako plaza-mugarik (izen-emate gehiago egonez gero bakarrik banatuko lirateke)
    Kontuan izan «diseinatzaile ez direnentzako diseinu-tailerra» goizez zein arratsaldez eskaintzen dela, horietako batean izena eman besterik ez duzue egin beharko.
    Ez da beharrezkoa ordenagailua eramatea

 

* Jardunaldiak: Gako feministak garapen askatzaile baterako.

Mugarik Gabe Nafarroan badakigu ikasturtea hasi dela NUPeko(UPNA) genero eta garapenaren inguruko jardunaldiak iristen direnean.

XXI edizio honek bi saio baino ez ditu izanen, irailaren 27an eta urriaren 4an, baina mimo handiz antolatu ditugu eta ahots interesgarriak entzuteko aukera izanen dugu. Espazio honetara hurbiltzera gonbidatzen zaitugu.

Informazio gehiago eta izen ematea gure web orrian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!