Itxaro Zabaleta (Izate Nutri): “Emozioei eta gorputzaren beharrei erreparatzea oso onuragarria da"

Euskalerria Irratia 2025eko abuztuaren 19a

Kirol nutrizioan eta osasun hormonalean espezializatua dago Itxaro. Izate Nutri izenarekin, instagramen, elikadura osasuntsu bat jarraitzeko informazioa, aholkuak eta errezetak konpartitzen ditu

Eskura informazio asko daukagun une honetan elikadurarekin erlazionatutako gaiak, edukiak eta sare sozialetako profilak gero eta gehiago dira. Hala ere, askotan zaila suertatzen da hainbeste argibideren aurreran ez galtzea. Itxaso Zalabeleta nutrizionistaren hitzetan, "Interesa gero eta handiagoa da gehiago hitz egiten delako gaiaren inguruan, baina hor profesionalak behar dira desinformazio horri aurre egiteko".

Itxaro Zabaleta, kirol nutrizioan eta osasun hormonalean espezialista, Guardasola saiora hurbildu da. Pertsona bakoitzari egokitutako nutrizio-planak eskaintzen ditu Itxarok, bizimodu, behar eta helburu zehatzak kontuan hartuta. Hontaz gain, Izate Nutri izenarekin instagramen eta bere webgunean elikadura osasuntsu bat izateko informazioa, aholkuak eta errezetak konpartitzen ditu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!