Aritz Carballo: "Kiroldegirik ez dagoen herrietara iristen gara Mogiegim-ekin"

Euskalerria Irratia 2025eko abuztuaren 22a

Nafarroako lehenengo gurpildun kiroldegia da Mogiegim, Aritz Carballok martxan jarri duen proiektu berritzailea. 

Nagikeria astintzeko  “Alo, mogie!” esamoldea hizpide hartuta, Aritz Carballo gazteak Mogiegim, lehenengo kiroldegi gurpilduna abiarazi du udara honetan. Erroibar, Artze eta Aezkoako bailaretan barrena dabil uztailetik aurrera, adin guztietara egokitutako klaseak ematen. 

Proiektua aitzindaria da Nafarroan, bakarrenetakoa estatu mailan ere. Ariketa fisikoa egiteko oztopoak kentzea du helburu, batez ere sakabanatze geografiko handiko eremuetan eta biztanleria zahartuan.

Indar ariketa funtzionalak, egunerokoa hobetzera bideratutakoak egiten dituztela azpimarratu du Carballok, adin tarte desberdinetara egokitu dituenak. Udarako egitaraua iraila erdialdera arte luzatuko da, eta ondoren ere aurrera jarraitzeko asmoa dago. Laster emanen da Mogiegimen neguko eskaintzaren berri. Bitartean, Erroibar, Artze eta Aezkoako bailarak zeharkatzen jarraituko du Nafarroako lehenengo kiroldegi gurpildunak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!