Lorena Arangoa (antzezlea): “Euskaldunak gure buruaz barre egiteko gai gara”

Euskalerria Irratia 2025eko abuztuaren 21a

Oinak hodeietan zikloaren barne herri kirol emanaldi berezia ikusteko aukera egongo da, ostiralean Azkaraten. “Aranburugoitiarrak herri kirolak” antzezlan dibertigarri eta lotsagabean Bittori eta Joxemiel sokatiran, enbor- mozketan eta harri jasoketan ibiliko dira

Abuztuaren 7an hasi eta 31ra arte Oinak hodeietan programak, antzerki, zirku, magia eta dantza proposamenak eskeiniko ditu Nafarroako 16 herri eta txokoetan.

Seigarren edizioa izango den honetan diziplina ezberdineko 17 konpainia eszenikok parte hartzen dute. Oraingoan antzerkigintzari erreparatuko diogu Lorena Arangoaren eskutik. Sortzailea eta antzezlea da bera eta Guardasola saion izan dugu “Aranburugoitiarrak herri kirolak” emanaldia aurkezteko. Xabier Artiedarekin batera sortu eta garatu duen emanaldi dibertigarri eta lotsagabe honetan Bittori eta Joxemiel anai-arrebak sokatiran, enbor- mozketan eta harri jasoketan ibiliko dira. Lorena Arangoaren hitzetan, "herri kirolean ibilitako familia batetik daotez anai-arreba hauek uste zuten errazagoa izango zela, baina plazan ikusiko dugu horren trebeak ez direla".

Herri kirol emanaldi berezi hau ikusteko aukera egongo da ostiral honetan, 19:00etan, Azkaraten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!