Tresnakak Arte Garaikideko Uharte Zentroari lotutako artisten sormen-prozesuak biltzen ditu, horiek artearen, kulturaren eta, bereziki, hezkuntzaren eremuretara eramateko. Baliabide kutxa bat da, ikusizko sortzaileen lana herritarrengana hurbiltzeko eta artisten obra lantzeko. Webgune bat da, zehazki, etengabeko berrikuntzan dagoena.
Proposamen horrekin, hezkuntza eta ikerketa komunitateak atzemandako beharrei erantzun nahi diete.
Webgunean artisten fitxak erakusten dituzte, eta hainbat baliabiderekin, beren lanera eta sormen prozesuetara hurbiltzen laguntzen dute. Era berean, arte hezkuntzako profesionalek diseinatutako proposamen didaktiko batzuk daude, eskoletan lantzeko. Zentrotik, gaienra, interesa duten irakasleei, trebakuntza prozesu partekatu bat eskainiko diete.
Proiektuak Uharteko zentroaren egungo zuzendaritzaren ibilbidearen hasieran du jatorria, eta hiru urte daramatzate horretan lanean.
Fermin Diez de Ultzurrun da prozesuaren hasieratik parte hartu duten artistetako bat, eta hark ere arte garaikidea hezkuntzan txertatzeko halako egitasmoen beharra azpimarratu du; oro har gauzatzen diren proiektuak oso mugatuak izaten baitira.
Tresna trensaka.net webgunean dago eskuragarri, eta, interesa duten hezkuntzako profesionalek trebakuntza jaso ahal izango dute.