Euskarafobia ari du beste behin Lizarrako Udalean

Maialen Huarte Arano 2025ko uzt. 22a, 08:14

Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, juxtu, erraldoi eta buruhandien konpartsaren kalejiraren ordu berean. 

Lizarran ere gutxiago falta da herria jai giroan murgiltzeko. Iaz bezala, aurten ere, debekuak iristen ari zaizkie zenbait kolektibori. Joan den astean, txosna batzordearen haserrea ezagutarazi zuten trabak jartzen ari zaizkielako UPNren udal gobernutik festagunetik aldenduta nahi dituelako txosnak aurten ere.

Orain, Lizarrako guraso euskaldunen kexak iristen ari dira:  Hamaika ekimen antolatu ditu udalak datorren astean abiatuko diren festetarako, tartean,  haur programazio zabala osatu du UPNren gobernu taldeak. Zabala, baina ez anitza. Guztien artetik bakarra izanen da euskaraz, eta hara, noiz eta erraldoi eta buruhandien kalejirarekin bat egiten duen ordutegian. Haurrek eta haien familiek zirt edo zart egin beharko dute, beraz, erabaki zein ikuskizunetara joan. Ez da euskarekiko udal gobernuak egin duen hautaketa bakarra: udan hiriaz gozatzeko kontzertuak eta udako zinema emakizunak antolatu baititu udalak: bost musika emanaldi eta bost film… horietatik bat bera ere ez da euskaraz izanen. Euskarafobia dario Lizarrako udalari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!