Euskarazko umoreak hartuko du Antzerki Eskola Irrizikloaren edizio berrian

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 21a, 13:33

Aurten lau lan izango dira gozagarri: Nekatutak, Inprofestakzioa, Irabazi eta Magma Mia

Euskarazko umoregintzak urteroko hitzorduari heldu dio. Martxoan lau bakarrizketa eta lan izango dira ikusleen gozagai 2023ko Irrizikloan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Iruñeko Udalak lagundutako ekimena da.

Martxoaren 3an Antton Telleria oholtzaratuko da Nekatutak bakarrizketarekin. Martxoaren 9an aldiz Inprofestakzioa lana eskainiko dute. Antzerkia eta zuzeneko musika uztartuko dituzte: Xabier Flamarike, Garazi San Martin eta Xabier Artiedak, M’Art bandaren doinuek lagunduta. 

Jon Plazaola ere itzuliko da Antzerki Eskolako oholtzara, oraingoan bakarrik Irabazi umore pieza eskainita. Martxoarren 22an izanen da hori. Azkeneko hitzorduan, martxoaren 29an, Beatriz Elgizabal igoko da eskenatokira Magma Mia eskaitzeko. 

Sarreren prezioa bost eurokoa izanen da eta lau funtzioez gozatzeko abonamendua eskuratu daiteke 16 euroan. Sarrerak leihatilan edo www.laescueladeteatro.com webgunean erosi daitezke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!