2023/03/22 19:00

Bakarrizketa

Irriziklo 23: 'Irabazi. Jon Plazaola'

Irriziklo 23: 'Irabazi. Jon Plazaola'
Nafarroako Antzerki Eskola, Iruñea

Irriziklo 2023 umore zikloaren barne Irabazi. Jon Plazaola bakarrizketa, Nafarroako Antzerki Eskolan arratsaldeko 19:00etan.

“Parte hartzea da garrantzitsuena”. Esaldi hori buruan sartu zigunak gezur galanta sinestarazi nahi izan zigun. Gaur egungo gizartea konpetitiboa, krudela eta fidakaitza da; ia edozertarako prest gaude ondoan dagoena zanpatu eta arratoi lasterketa honetan edonoren gainetik geratzeko gazta puxka mixerable baten truke. Irabaztea da helburua. Irabazi ala hil. Baina Félixek ez daki zer den hori. Bizitza guztian ez du ezer irabazi, ez da irabazle sentitu… erdibideko mediokre bat izan da beti...

Zuzendaria Jon Plazaola, ekoizpena Txalo Produkzioaken eskutik eta argiztapena Alfredo Medinaren eskutik.

Sarrerak: 5€an eta bonoa 16€an.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!