2023/03/09 19:00

Bakarrizketa

Irriziklo 23: 'Inprofestakzioa'

Irriziklo 23: 'Inprofestakzioa'
Nafarroako Antzerki Eskola, Iruñea

Martxoaren 9an, arratsaldeko 19:00etan, Irriziklo umorezko zikloaren barruan Inprofestakzioa lana. Eserlekutik erortzeko moduko eszena dibertigarriak eta trikitilari baten hatzak bezain arinak. Nafarroako hiru aktore euskaldunek, Xabier Flamarikek, Garazi San Martinek eta Xabier Artiedak egingo diete aurre publikoak proposatutako gaiei bertsolari baten bizkortasunaz gorputzarekin ekiten. Bitartean M´Artek musika zuzenean eskeiniko du. 

Sarrerak: 5€an eta saio guztetarako bonoa 16€an.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!