2023/03/03 19:00

Bakarrizketa

Irriziklo 23: 'Nekatutak. Antton Telleria'

Irriziklo 23: 'Nekatutak. Antton Telleria'
Nafarroako Antzerki Eskola, Iruñea

Irriziklo 2023 umore zikloari hasiera emateko Antton Telleriaren Nekatutak bakarrizketa, martxoaren 3an arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. 

Bada jendea, etengabe bromak egiten aritzearen poderioz, sinesgarritasuna galtzen duena. Kasu horren adibide garbia da Antton Telleria Lopetegi (Wisconsin, 1865). Kontua da Anttonen helburua ez dela sinesgarri izatea. Horretarako daude kazetariak (karkarkar). Anttonek nahi duena da inguruan duen jendeak barre egitea. Modu horretan konfiantza sentitzen baitu. Eta konfiantza oso gauza ona da. Hori bai, barreek ez ezik, diruak ere ematen dio konfiantza. Horregatik hasi da monologoak egiten: konfiantza apur bat eta diru mordo bat irabazteko. Izan ere, pobre bizitzeko… horretarako daude kazetariak.

Antton Telleriaren eskutik, ekoizpena Bidean Produkzioak, argiztapena Iban Zubeldia eta diseinu grafikoa Jon Ander Artola.

Sarrerak: 5€an eta bonoa 16€an.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!