2016. urtean. Urte berean egin zituzten bi erasoak; lehenegoa maiatzean, Pozoblancon (Cordoba, Espainia); bigarrena, uztailean Iruñeko Sanferminetan. Atzeko moduan biak: taldean emakumezko bat erasotuz, eta bideoak grabatuz. Iruñeko sanferminetako bost erasotzaileetako lau auzipetu dituzte orain Pozoblancoko auzitegian.
Iruñeko epaileak Sanferminetako erasoa ikertzen ari zela aukitu zuen Pozoblancoko erasoaren bideoa, eta orduan zabaldu zuten auzia. Jesus Escudero, Manuel Guerrero, Jose Angel Prenda eta Alfonso Jesus auzipetu dituzte, sexu abusua eta intimitatearen kontrako erasoa egitea egotzita. Orain, aldeei hamar eguneko epea eman die epaileak epaiketa egitearen edo auzia artxibatzearen alde dauden argudiatzeko.
Epaileak auzia ikertzeko deklarazioa hartu zion biktimari, baita erasotzaileei ere. Ekainean, emakumearengandik 500 metro baino gutxiagora hurbiltzeko debekua ezarri zien epaileak.
Iruñeko auzian sexu abusua egitea egotzita bederatzi urteko zigorra jarri zieten bost gizonezkori. Bortxaketa beharrean sexu abusu zigorra jartzeak jendea haserretu egin zuen, baita erasotzaileak zigorra eduki arren libre egoteak ere.