Nafarroako Gobernuak iragarri du Nafarroako Auzitegiak talde bortxaketako parta hartzaileak aske segitzeko hartutako erabakiaren kontrako helegitea aurkeztuko duela, uste baitu horretarako aukera dagoela, epaitegiek esan duten arren ezin dela errekurtsorik egin.
Maria Jose Beaumont Presidentzia, Funtzio Publikoko, Barne eta Justizia kontseilariak ziurtatu du ez dutela bat egiten Nafarroako Justizia Auzitegiak talde bortxaketako bortxatzaileak aske jarraitzeko emandako ebazpenarekin, eta oroitarazi du "larriak" direla haien kontrako eskaerak, epaia ez baita behin betikoa.
Defentsak eta akusazio partikularrek "sexu erasoa" eskatzen jarraitzen dutela oroitarazi du, baita "ihes egiteko arriskua" dagoela ere, "eskapo egiten saiatu zen eta guardia zibila".
Erabakia, atzerapenarekin
Epaitegiei erabakia hartzea kostatu zaiela esan dute Ollo eta Beaumont kontseilariek: hasiera batean, "ulergarria" zela, "sanferminak zirenez gero", baina, gerora, "ulergaitza" dela.