"Oroimen historikoaren manipulazioa" eta "errespetu falta" egotzi diote Oroimen historikoaren aldeko eta manipulazioaren aurkako manifestuaren sinatzaileek Maravillas gaztetxeari: "Lurralde honen oroimen errepublikazalearen manipulazioa egiten dute Maravillas gaztetxeko kideek, eta hori gaitzesten dugu. Areago, datozen egunetarako prestatu duten omenaldi batean, jazarpen frankistaren biktimak eta ETAko militanteak nahasiko dituztela jakinda".
Irailaren 18an, asteartearekin, Maravillas gaztetxeak omenaldia eginen dio 1990ean Espainiako Poliziak tiroz hildako iruindar Mikel Castillori. "Zenbait sektore politikorentzat, ETAren indarkeria justifikatzeko baliabide huts bihurtu da oroimen historikoa", kritikatu dute dokumentuan. Omenaldia "ETAri gorazarre" egitea dela uste dute.
Koldo Martinez (Geroa Bai), Marisa de Simon (Ezkerra), Inma Jurio (PSN) eta Joseba Ezeolaza (Batzarre) dira sinatzaileetako batzuk. Hau hau da sinatzaileen zerrenda osoa: Martin Zabalza, Eneko Arteta, Lara Bartos, Jose Mari Asin, Koldo Pla, Joaquin Roa, Maite Rocafort, Juan Carlos Espinosa, Jose Ramon Martinez, Joseba Ezeolaza, Koldo Martinez, Patxi Leuza, Mari Cruz Sueskun, Merche Murga, Patricia Abad, Izaskun Moyua, Marisa Pereira, Marina Garcia, Gonzalo Medrano, Javier Lekunberri, Chechu Rodriguez, Lupe Galindo, Pello Salaburu, Josetxo Arbizu, Ana Ansa, Joseba Orduña, Efigenia García, Mikel Armendariz, Benito Salvatierra, Juana Garcia, Joseba Gutierrez Vierge, Angel Urio, Amelia Resano, Victor Oroz, Natalia Bartos, Jaime Esparza, Miguel Angel Moiua, Mikel Otazu, Virginia Aleman, Adolfo Bescos, Jose Luis Uriz, Angel Garcia Sanz Markotegi, Pedro Rascon, Maria Jose Martinez, Inma Jurio, Javier Makua, Nerea Mikelez, Marisa de Simon, Maria Asuncion Urio, Nuria Medina, Anabel Diaz, Milagros Rubio, Jesus Angel Arandia, Nino Ruiz eta Mikel Donazar.