Maravillas izena darama Iruñeko gaztetxeak. Omenaldi berezia egin zioten atzo Maravillas Lambertori. Duela 82 urte hil zuten frankistek. Larragako gaztea behin eta berriro bortxatu ondoren akabatu zuten. Haren aitaren bila joan ziren frankistak eta alaba txikienak ez zuen aita bakarrik utzi nahi. Hura laguntzera joan eta biak akabatu zituzten. 1936ko abuztuaren 15ean izan zen hura. Atzo, omenaldi berezia, hunkigarria eta gogoangarria egin zioten gaztetxean. Josefina Lamberto izan zen, besteak beste, Maravillasen ahizpa. "Zuek zarete gertatutakoa ahazturan erori ez dadin ardura duzuenak", pozik azaldu zen Lamberto ikusita gazteek gogoratzen dutel haren ahizpari egindakoa.