Maravillas gaztetxea husteko agindu judiziala bete dute gaur. Foruzainak eta Espainiako polizia Nabarreria kalean dira goizaldeko 5:00etatik. Gaztetxean ziren hogei lagun inguru atera dituzte eta Alde Zaharrera hurbildu diren bizilagun eta gazteak ez dituzte gaztetxe ingurura hurbiltzen utzi. Atxikiak ere izan omen dira zenbait gazte baina gutxira aske gelditu dira. Borrak ere erabiltzen ari dira jendea gaztetxera gerturatu ez dadin. Zaurituak ere eragin dituzte eta anbulantziak gerturatu dira. "Hustu dute Maravillas, baina ez dakite 4 pareta baino gehiago garela. Geldiezinak gara, gure ametsek ez dute mugarik!", adierazi dute gazteek Twiter bidez.