Arrotxapeko gaztetxea bigarren urteurrena ospatzen ari da eta Maravillas lehenengoa. "Denborta tarte honetan, bi auzoetan barna, autogestioa, elkartasuna eta elkarren arteko babesa errotu eta loratu dira", azaldu zuten bi gaztetxeetako kideek egitarauaren aurkezpenean. Modu horretan, kapitalaren eskuetan dauden bi espazio huts eta zaharkituei bizia eman dietela gaineratu zuten.
