Can auziaren inguruko datuak eta xehetasunak aurkezteko epea luzatu du Ikerketa Batzordeak: irailaren 30 arte aurkez daitezke dokumentuak.
Unai Uhaldek adierazi du ezaguna ez zen "informazio ugari" helarazi dietela; besteak beste, Espainiako Auzitegi Nazionalak. "2015eko ikerketan baino askoz agiri gehiago dago", esan du.
Urte amaierarako ikerketa amaitzea aurreikusi dute.