Arau berriak sartzen dituen bi aldaketa nabarmenenak dira bingoaren zerga-tasa jaistea (% 25etik % 20ra) eta apustuen karga-tasa igotzea (% 10etik % 12ra)
Delitu fiskalaren prebentzioa eta jazarpena hobetzea eta Estatuko laguntzei eta informazio-trukeari dagokien guztia Europako eskakizunetara egokitzea da asmoa
Argi eta garbi adierazten da etxebizitzen salerosketan saltzaileari dagokiola gainbalioa eta itzaleko bidesaria duten autobiek lurraren kontribuzioa ordaindu behar dutela
Legeak neurri fiskal nagusiei eusten die, pizgarri berriak ezartzen ditu, ekintzailetza sustatzeko neurriak hobetzen ditu eta iruzurraren aurkako borrokari bultzada ematen dio
115 zuzenketa erantsi ondoren, hauetako azkeneko 10ak Osoko Bilkuran txertatuta, gastu eta sarreren azkeneko egoera 4.061.878.879 €tan finkatu da, 2016an baino %6,5 gehiago
Berotzeko eta elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioetan egindako inbertsioek % 15eko kenkaria izanen dute, autokontsumorako baldin badira
Haren heriotzaren bigarren urteurrenean, Foru Legebiltzarrak Bilduko parlamentari zenaren oroipen hunkigarri batez eman dio hasiera urteko azken Osoko Bilkurari
Zuzkidura KPIa baino bi puntu gehiago handitzen duen eguneratze-formulari eutsi zaio eta horrenbestez 207,1 milioiko funtsa dago, 2016an baino 2,3 milioi gehiagokoa
2016ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin esleituko da osagarri hori, zeina 2008tik ordaintzen baita Osasun Departamentuan eta horren erakunde autonomoetan