Sanferminak 2015

Garbia, azkarra eta lasterketa ikusgarriekin

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 10a, 08:45

Fuerte Ymbro ganadutegiko zezenak izan dira laugarren entzierroan. Argazkia: eitb.eus

Laugarren entzierroak ez du adarkaturik utzi. Erorikoak asko izan dira eta erietxera korrikalari bat eraman dute kolpeengatik.

Fuente Ymbroko zezenak 11. aldiz egin dute entzierroaren ibilbidea gaur. Aurreko urteetan bezala, garbia eta azkarra izan da 2 minutu eta 24 segundoan egin dute lasterketaren ibilbide osoa.

Lehen metroak elkarrekin egin dituzte zezenek baina aurrera egin ahala taldea banatzen joan da. Horrek ez du arrisku gehiagorik eragin; korrikalariei lasterketa gehiago egiteko aukera eskaini die. Lasterketa ikusgarriak izan dira bereziki Estafeta kalean.

Garbia izan da lsanferminetako laugarren entzierroa, adarkaturik gabe. Eroriek dena dela, zauritu ugari utzi dituzte. Erietxera lehen datuen arabera pertsona bat eraman dute kolpeengatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!