11 korrikalari erietxean, 3 adarrez zaurituak, lehen entzierroan

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 7a, 10:47
Irudia: EITB albistegiak

Erietxera eraman behar izan dituzte hamaika korrikalari, horietarik hiru adarrez joak, Jandilla ganadutegiko zezenen 02:23 minutu iraun duen entzierro bizian.

Adarrez zaurituak hiru gizaseme izan dira: Estatu Batuetako 38 urteko M.W.O., Santo Domingon eskuineko besapetik adarkada jaso duena, Kaliforniako 27 urteko D.M.O., Merkaderesen gerrontzian arinki zauritua, eta 30 urtekoa Britania Handikoa A.D.O. Telefonikan oinaren goikaldean min hartua.

Hauetaz gain badira kolpe eta urradurak hartu ditzuten  beste zortzi korrikalari erietxean: Estafetan 25 urteko Arizonako amerikarrak aurpegian hartu du mina eta 35 urteko madrildar batek sorbalda lokadura izan du.  

Udaletxe Plazan  57 urteko gipuzkoar batek kolpe bat hartu du izterrean eta Estatu Batuetako 21 urteko gazte batek aurpegian.  Bestalde, 22 urteko Alfaro herriko  korrikalari batek buruan hartu du kolpe arina Telefonikan.

Madrilgo 35 urteko lasterkari batek buruan eta aurpegian du kolpea, Estatu Batuetako 34 urteko batek Merkaderesetik eraman dute erietxera eta 37 urteko Lizartar batek kolpea izan du bizkarrean.

Orotara 15 alditan hartu du parte Jandilla ganadutegiak sanferminetan. 1980an izan zuen lehen aldia, eta geroztik urtero etorri izan da Iruñeara, denera 27 korrikalari adarrez zaurituz. Duela zazpi urte Jandilla batek hil gin zuen Daniel Jimeno duela 7 urte, entzierroetan  hil den azken korrikalaria.

 

Eztierro bizia

Aurtengo festetako lehen entzierroa bizi izan da. Bi minutu eta hogeita hiru segundu aski izan dituzte Jandillakoek ibilbideko 810 metroak egiteko.

Hiru zezen beltz eta beste hiru gaztain kolorekoak.

Hasieratik, Santo Domingo aldapan, ziztuan joan dira lau zezen saldoaren buruan, hiru idiekin batera. Beste bi zezen atzerago gelditu dira baina ez urruti. Udaletxe plazatik bizkor igaro ondoren Merkadereseko hormen aurka jo dute zezen batzuk, berehala zutituz. Estafeta kalean luzatu egin da saldoa eta hor aukera izan dute korrikalriek adarren artean sartzeko. Gaur, gainera, jende gehiegi ez zegoen lasterrean, beraz gozatzeko aukera izan dute zezenzaleek.

Joseba Asiron alkateak entzierroaren bilibide osoa egin du lehen aldi dena ongi ote zegoen ikusteko eta hori bukatutakoan adierazi du garbiketa zerbitzuetako langieek eta udaltzainek zeinen ongi lan egin duten ikusteak gustu ematen duela.

Gaur lehen zezenketa eginen da arratsaldeko 18:30etan eta bertan Joseba Asiron Alkatea izanen da presidente eta toreatzaileak Juan Jose Padilla, Pepe Moral eta Alberto López Simón.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!