Sanferminak 2015

Zezenek taldean, azkar eta garbi egin dute bigarren entzierroa

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 8a, 11:03

Sanferminetako bigarren entzierroa azkarra eta garbia izan da. Argazkia: eitb.eus

Hiru pertsona eraman dituzte erietxera, haietako bat adarkadekin. Lehen aldia izan dute sanferminetan Del Tajo eta La Reina etxeko zezenek.

2'14 segundoan egin dute entzierroaren ibilbidea Del Tajo eta La Reina etxeko zezenek. Lehen aldia da Iruñeara datozela. Taldean egin dute ibilbide osoa, azkar eta garbi.

Gurutze Gorriaren informazioen arabera, hiru pertsona eraman behar izan dituzte erietxera: bi kolpeengatik eta hirugarrena bi adarkadengatik.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!