Ion Celestinoren eskutik, Terrace Jamahl Martin artista Kaliforniarraz monografikoa, gurean. Abeslari raperoa, konpositorea, ekoizlea eta aktorea. Honekin batera hutatutako abestien playlista.
Igotz Mendez Hofe musika sortzaileak trapa, rapa eta popa estiloak uztartzen dituzten taldeak hautatu dizkigu. Besteak beste, Bad Gyal, VVV, Jean Dawson, eta Viagra boys entzungai. Honekin batera playlista.
Tatxers taldeko kantari Ion Salinasen eskutik post-punk estiloaz aritu gara: Kino,La Rekba, Pogrom, Marmol eta Chain Cult taldeen abestiak hautatu ditu Salinasek. Honekin batera, aireratu ditugun kantuak osorik entungai:
https://youtube.com/playlist?list=PL3VCneIxKYeNcRVk6QTeMYKhsNJETLwmP
Afrika Bibang-ek 'Ispiluaren aurrean' (Motmo Records) argitaratu berri du, euskara eta ingelera tartekatzen dituen soul eta r&b diskoa. Berrespen pertsonala oinarri, diskriminazioa pairatzen duten "emakume guztien oihua islatu nahi dut", adierazi du Irrintzi Plaza saioan.
Atlantiko Beltza 2021 zikloa aurkeztu du gurean Iruñerria Jamaika Clash taldeko kide Eñaut Egiluzek. Hainbat emanaldi izanen dira bi astez, Iruñean. Horretaz gain, Xiberoots, Alton Ellis, The Flames, Prince Buster eta Hot 8 Brass Band taldeen abestiak ekarri dizkigu artista atarrabiarrak.
Pasadena, Mikel Moreno, Agara eta Jabier Muguruza artisten doinuak ekarri dizkigu Ibil Bedi taldeko kantari eta gitarrista Ibai Osinagak Metropoli Foralera.
Ibil Bedi taldeko gitarrista eta kantari Ibai Osinagaren eskutik, Chico Roto, Diabolo Kiwi, Idles eta Pleura taldeak entzungai. Honekin batera, playlista.
Johan Olsen musikaria eta Magtens Korridorer bere taldea artista daniarrak dira. Poparen eta punkaren arteko fusiotik sortutako doinuak dituzte oinarri. Iker Ziaren eskutik monografikoa Metropoli Foralean.
Iratxde Aguilerak aitortu du betidanik izan duela interesa ikusentzunekoetan eta aktore gisa hainbat laburmetraitan parte hartu du. Youtubetik, Instagramera egin zuen salto eta orain Tik-Token euskal panoramako kide nabarmenetako bat da. Ezagunagoa da baina musikalki eta bere izen artistikoarengatik, Kai Nakai.
Ion Celestino, Broken Brother Brass Band taldeko kideak garai bateko eta egungo euskal taldeen abestiak ekarri dizkigu: Habia, Z'ERUA eta L'KANO, Peio Ospital eta Mixel Etxekopar, eta Urkoren kantak.
Alberto Arteta saxofonistarekin uda honetan Euskal Herrian ospatu diren Jazzaldiez mintzatu gara. Bertan izaniko artista zenbaiten abestiak ere gozatu ditugu.
Barañaingo 'Udazkenero!' euskal kultura programazioa irekiko du Idoia Asurmendi musikari aramaioarrak. Udaberrian argitaratu zuen 'Ilun eta Abar' diska.
Igotz Mendez HOFE musikariaren eskutik The Verve, Massive Attack, Judelin, Daft Punk, Aretha Franklin, Mirua eta Jeanette entzungai. Honekin batera, playlista.