- Lehenik eta behin esan bihar ostegunarekin arratsaldeko zortzietatik aurrera Barañaingo Kultura Gunean izango zarela. Azkenean, aurreko astean neurri murriztaileak bertan behera Gobernuak utzi zituelarik, zutik jarri ahal izango dituzu dantzan entzuleak. Nola hartzen duzu aukera?
Gogo handiz hartzen dugu aukera. Hasi ginen kontzertuak ematen abenduan, pandemia betean eta lehen aldia izango da gure kontzertu batean jendeak zutik jartzeko aukera izango duena. Gogo handiz gaude. Gure musika dantzatzekoa da eta hori publikoarengan ikusteak ilusio handia egiten digu.
-Euskaraz reggaetoia egiten duzu. Ez hori bakarrik musika mota honetik ezarritako genero ikuspegiarekin apurtzen egiten duzu. Zer dela eta?
Ni emakume feminista naizen heinean nire letrak feministak dira eta bai egia dela badagoela oraindik jendea pentsatzen duena reggaetoia matxista dela. Agian, betidanik izan dituen letrengatik. Genero zigortua izan da, azken finean popa eta rocka ere matxistak izan dira. Baliteke reggaetoia sexualago denez jendeak markatuta dauka. Nik horrekin apurtu nahi dut, adierazi nahi dut beste genero bat dela, musika dela eta letra feministak ere egin daitzekeela.
- Reggaetoiak eta trapak musika eszena hartu dute. Zertan da desberin Kai Nakai?
Nik uste dut gaur egun mundu mailan genero entzuna da reggaetoia eta poliki poliki geroz eta feministagoa da. Industria da matxista dena. Kai Nakai izan da aitzindaria generoa Euskal Herrira ekartzen eta haize freskoa gara. Oso dantzagarria da.
-Reggaetoi euskaldun eta feminista egiteak eta horren aldeko aldarrikapena egiteak ze punturaino eman dizu bultzada?
Nik ez dut reggaetoi euskalduna egiten baizik eta reggaetoia euskaraz. Oso gauza desberdinak dira. Reggaetoia latinoa da, eta hori errespetatzen dut. Aldatzen dena hizkuntza da. Uste dut aukera horrek eman didala. Ez zegoen reggaetorik euskaraz eta aukera izan dut hau egiteko, gustatzen zait eta uste dut beharrezkoa dela horrela egitea, azken finean gazteon artean asko entzuten dugu. Polita da gure hizkuntzarekin musika hau egitea.
- Aurreko egunetan sareetan polemikari erantzun behar izan zenion hizkuntzaren erabilera dela eta…
Azken finean beti kritikak iritsiko dira. Euskaraz egiten badut ateak ixten ditudala esango dute, targeta murriztuko dudala. Nire ustez ez da horrela. Baina gero ere gaztelaniaz hitz egiten badut, ez naizela horren euskalduna. Ez da horrela. Beti kritikak egongo dira. Artista bakoitzak barrenetik ateratzen zaion moduan egin behar du. Azken finean aberasgarria da hizkuntzak ezagutzea.
- Polemikarekin jarraituta. Kiliki eta Flako zure biharko kontzertuan egotea espero duzu? Txantxak aparte, musika panorama ulertzeko bi puntu desberdin ote dira zurea eta Chill Mafiarena?
Pilo bat gustatuko litzaidake Barañainera bertaratzea. Esaten baitute ez dudala ezer egin 15.000€-rekin, ikus dezaten zer egiten dugun. Pentsatzen dut gustatuko zaiela Kai Nakai. Orokorrean talde bakoitzak bere mezua du, gauza desberdinak egiten ditugu. Ez da konparatzekoa bata eta bestearen ekarpena. Euskal panoraman gaude, hori ziur, eta 'top'-ean gaude. Eta aberasten dugu. Esango nuke (txantxa doinuarekin) inbidia puntu bat dutela.
- Zer entzungo dute bihar zure kontzertura hurbilduko direnak?
Entzungo dute atera dudan diska, azken singelak ere entzungo dituzte. Kontzertuaren showaren parte diren hainbat gauza gozatu ahal izango dituzte baina horretarako bertaratu beharko zarete. Kontzertuek magia berezia dute.
- Pentsatzen dut gogoz beterik izango zarela ohiko kontzertuak berriz emateko.
Egia esan gogoak ditugu gauez egiteko kontzertuak, jendea dantzan, euforia puntu horrekin, perreatzen. Kontzertuak betidanik izan diren moduan. Gu hori oraindik ez dugu bizi izan. Hala ere, pentsatzen dut apur bat kostatuko dela, muga batzuk baitaude. Baina poliki poliki aurrera goaz. Pauso bakoitza ilusionagarria da.