Entzutekoak

Laura Perez: "Kostu moduan ikusten dute hezkuntza publikoan inbertitzea onurak kontuan hartu gabe"

Euskalerria Irratia

Ikastetxe publikoetan ikasle kopurua jaisteko eskaera egiteko Herri Ekimen Legegilea bultzatzen ari dira zenbait talde, tartean, Ratioak jaitis, 0-3 plataforma, Publikoaren Aldeko Plataforma eta Sortzen. Nafarroako Gobernuak ez du eztabaidarako aterik ireki nahi izan, baina Nafarroako Parlamentuan bide eman diote tramiteari. Sustatzaileek gutxieneko sinadura bilketa lortuko baluke osoko bilkura batean defendatzeko aukera izanen lukete eta alderdien jarrerak zeintzuk diren ezagutu. 

Nafarroako Gobernuak "gehiegizko kostua" eraginen lukeela ikastetxe publikoetako ratioak jaistea esanda itxi zuen aukera Herri Ekimen Legegilearen eztabaidari. Nafarroako Parlamentuak, baina, PSNren kontrako botoarekin bada ere tramitera onartu zuen eta hartara sustatzaileek sinadura gutxienekoak lortuz gero aukera izanen dute egiten ari diren eskaera osoko bilkuran defendatzeko. Publikoaren Aldeko Plataformako kide da Laura Perez. Haren irudiko Nafarroako Gobernuak hezkuntza publikoan egin beharreko aportazio ekonomikoa "gastu" gisara izendatzea eta ez "inbertsio" adierazgarria da berriz ere: "Betiko leloa da. Kostu moduan ikusten dute hezkuntza publikoan inbertitzea dakarren onurak kontuan hartu gabe. Ikuspegi ekonomikotik aztertzen dute dena. Ez dute haratago begiratzen". Laura Perezi Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!