Entzutekoak

Korrikaren hamabigarren egunean euskara eskolak doan eskainiko ditu AEKk

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 20a

Korrikaren hamabigarren eguna iritsiko da asteazkenarekin. Hala jakinarazi dute aurtengo Korrika antolatzen aritu diren AEKko kideek. Euskara gara leloari eutsi eta ordubeteko doako euskara eskolak emanen dituzte. Euskararen unibertsora gerturatu nahi dituzte oraindik pausu hori eman ez dutenak.

Korrikan parte hartu dutenei begira jarri da AEK. Hamabigarren eguna izendatu dute apirilaren 22a. Izan ere, euskarara oraindik gerturatu ez direnak hurbil daitezen nahi du. Horretarako, asteazkenean euskaltegietan ordubeteko euskara eskola eskainiko die doan. AEKko Nafarroako kide Xabi Gartzia elkarrizketatu du Euskalerria Irratiak (argazkian klik eginda entzun daiteke):

Euskara Gara leloari eutsi eginen diozue oraindik eta ordubeteko euskara saioa izanen da aukeran asteazkenean. Nola eginen duzue?

Korrika amaitu zen eta orain hamabigarren eguna mahai gainean jarri dugu. Horretan lan egiten baitu AEKk: ezagutzan urratsak egitera eta horretara gonbidatu nahi ditugu herritarrak. Ezagutu dezaten zer den euskara eskola bat eta ezagutu dezaten euskaltegi bat. Euskal Herriko euskaltegitean euskara eskola eskaini nahi diegu oraindik euskarara gerturatu ez diren horiei. 

Euskararen unibertsoan murgiltzeko aukera eskaini nahi duzue. Zer egin behar da parte hartu ahal izateko? Bada bete beharreko baldintzarik?

Erdaldunei bereziki bideratutako eskolak izanen dira, euskara ez dakitenentzat. Ordubeteko eskolak dira. Izen eman nahi duen edonork AEKko egoitzetara gerturatu daiteke edo AEKko interneteko orrialdeetan sartu eta beretatik ere izen emanda

Euskara eskolez gainera, mintzodromoak ere jarriko dituzue martxan maiatzaren 21ean.

Korrikan euskara gara aldarrikatu dugu. Gara eta izango gara. Horregatik maiatzaren 21ean euskararen erabilera bultzatu nahi dugu. Horretarako datoz mintzodromoak. Euskara ahalik eta txoko gehienetan entzun dadin ahaleginduko gara. 

Hori baino lehen, asteazkenean bertan Iruñean izanen da mintzodromoa.

Baluarten izanen da mintzodromo berezia. Beste euskaltegiekin prestatzen dugu. Urratsa eginen dugu Iruñean bai ezagutzan zein erabileran ere. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!