Gure Zirkuak lau emanaldi gehiago eskainiko ditu Uharten

Maialen Huarte Arano 2025eko irailaren 29a

Gure Zirkuko karpa Uharten altxatu dute.

Urriaren 26an zabaldu zituen aterak Gure Zirkuko karpak Iruñerrian, Uharten. Ordutik harrera "ezinhobea" izaten ari dela adierazi dute eta lau emanaldi gehiago eskainiko dituztela iragarri: urriaren 12an, 17an eta 18an eginen dituzte. 

Doneztebe atzean utzita iritsi ziren joan den astean Iruñerrira Gure Zirkuko kideak. Karpa Uharteko Aldagarria Pasealekuan altxatu eta irailaren 26an eskaini zuten lehen emanaldia. Ordutik, sarrerak martxa onean saltzen ari dira eta "ezinhobea" izaten ari den harrera horrekin beste lau emanaldi egitea erabaki dute: urriaren 12an 12:00etan eta 17:00etan; urriaren 17an 19:00etan eta urriaren 18an 12:00etan eginen dituzte. 

Sarrerak txarteldegian bertan eskura daitezke eta aldez aurretik Gure Zirkuaren webgunean ere bai. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!