Ez da munduko handiena izango, ezta ospetsuena ere, "baina gurea da, bertakoa eta euskalduna". Gure Zirkua Uhartera iritsiko da datorren ostiralean, irailaren 26an, aurretik Donezteben ibili ondotik. Urriaren 18ra bitartean, hamarnaka emanaldi eskainiko ditu, eta sarrerak dagoeneko salgai daude webgunean. Akrobatak, magoak, malabaristak, kontorsionikak, musikari eta trapezistak ez dira faltako, ezta, noski, pailazorik ere. Poxpoloren azaletik arituko da Iker Galartza aktorea. Harekin, Gure Zirkuaren zortzi urteko ibilbideari errepasoa egin diogu gurean.