Azken akordeak entzunda, nola joan dira lau egunak?
Biribil joan dira. Beti daude gora beherak, baina aitortuko dugu ezbehar horiek ez direla larriak izan. Oso pozik gaude. Publikoak disfrutatu du eta baita antolakuntzak ere. Irrikaz desmuntaiarekin amaitu eta zapore gozo hau guztiz disfrutatzeko.
Oraindik bada lana egiteke?
Bai, egun batzuk emanen ditugu oraindik Lakuntzan dena txukun uzten. Atzo gauean hasi ziren iada lanean. Azkarragoa da bilketa muntaketa baino, baina oraindik ordu batzuk beharko ditugu.
7.049 boluntario aritu zarete auzolanaren bidez Hatortxurock aurrera eramaten. Zenbat jende gerturatu da jaialdira?
Zaila egiten zaigu datu zehatz bat ematea, kontuan hartuta atzoko eguna doakoa zela eta ez dakigula zehazki zenbat jende batu zen azken egunean. Boluntario kopurua bikoiztu baino gehiago egin zen jaialdiaz gozatzera etorri zirenen artean. Milaka lagun, jende andana. Beriain gunea beteta ikusi dugu maiz. 25.000 inguru izanen ginen.
Beltzuneren bat izan zela aipatu duzu. Puntu Moreak izan zuen zeregina eta bozgorailuetatik informazioa helarazten zenuten etengabe.
Gure protokoloak hala agintzen du. Gune segurua izeneko lan talde bat badago. Erasoak zabaldu eta prebentzio lanak egiten dituzte. Zoritxarrez bada oraindik jendea ez dakiena egoki jokatzen. Jarri genuen kuña behimn baino gehiagotan. Eraso arrazista bat ere jasan zuen pertsona batek. Etxeko lanak jarri zikigutela ere esan daiteke. Horri eusteko gogoa eta indarra jarriko dugu, denok aske eta seguru izan gaitezen espazio honetan.
Aske jaialdia iragarri zenuten atzo. Zer izanen da Aske?
Oraintxe bertan izena da eta eguna da aipatu nahi duguna. Jendeak gorde dezala abenduaren 27a. Aldarrikatzetik erroetara jo nahi dugu orain, aske izateko herria aldarrikatzeko.